Laster PlayStationen esku pilotan jokatu ahal izango duzu
Kazeta.eus atariari esker jakin ahal izan dugunez "Frontball Planet" deituko da eta PlayStationen jokatu ahal izango den euskal pilotako lehen jokoa izango da. Sony interactive entertainment Spain-en (SIE Spain) arabera laster eskuragarri izango da.
Bideo-jokoa Bilbon kokatu dagoen Relevo estudioak sortu du eta Gammera Nest-ek ekoiztua izan da. Nazioartean ezaguna den Frontball diziplinan aritzeko jokalari anitzeko esperientzia eskainiko du. 2008an sortutako diziplina da hau. Horma txiki batean (bost metroko altuera eta 7,5 metroko zabalera) eta hamaika metroko luzerako kantxa batean gauzatzen da.
Esku pilotari ikusgarritasuna emango dion ekintza dela honakoa adierazi dute jokoaren garaitzaileek. "Helburuetako bat kalea bezalako espazio natural bat kirol praktikarako berreskuratzen saiatzea da", azaldu du Xavier Cazaubon, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko presidenteak.
Bideo-jokoaren izenburua Frontball Planet izango da eta mundu osoko zazpi kokapen eta ezarpen ezberdinetan jokatu ahal izango da. Bilbo, Madril, Miami, New York, Dubai... eta beste hainbat lekutan arituko dira esku pilotan jantzi koloretsuak dituzten jokalariak.
Jokoaren xedea lineaz kanpoko dendan desblokeatu daitezkeen elementuekin trukatzeko puntuak irabaztea da. Mugimendu sinplistak dituzten hiru pertsonaia erabil daitezke, horietako bi pertsonalizagarriak eta bestea pilotari robot bat. Sony interactive entertainment-en Iberiar lurraldeetarako marketinaren buru den Jorge Hugetek azpimarratzen du bere konpainiak «bere burua gainditzea eta errespetua sustatzen dituzten bideo-jokoen tokiko garapenaren aldeko apustuarekin jarraitzen duela. 'Frontball Planet: enter the game-ekin', jokalariak, helduak eta haurrak elkartu nahi ditugu kirol honen beste bertsio bat erakusteko».