Larunbatean izango da Zizurkilgo Blues Gaua

Hiru emanaldi izango dira guztira, arratsaldeko zazpietan hasita.

Zizurkilgo Udalak 21. Zizurkil Blues Gaua antolatu du larunbaterako, hilaren 24rako. Hiru emanaldi izango dira guztira, iluntzean hasi eta gauerdi ondorenera arteko tartean.

Lehen kontzertua 19:00etan izango da, Atxulondo tabernan. Jo' Buddy finlandiarra arituko da. Hainbat musika motaren eragina du eta oso estilo pertsonala aldi berean. Bere musika lurtarra, espirituala eta atenporala dela nabarmentzen dute. Berrogei urte baino gehiagoko esperientzia du eta hamasei herrialdetan baino gehiagotan jo du. 

Jarraian, 23:00etan, Behi Bi Blues taldeak joko du Egarri tabernan. Soraluzeko Gaizka Azkarate eta Bergarako Unai Azkarate Azkaiter pelox bikoteak osatutakoa da. Eurek sorturiko kantuak eta euskaratutako 50eko hamarkadako blues abestiak eskaintzen dituzte. 

Azkenik, 23:45ean, Susan Santos izango da Egarri tabernan. Rock, blues, country eta amerikar sustraiko estiloan jorratzen ditu. Bost disko argitaratu ditu eta laster apirilean kaleratuko duen Sonora diskoaren birari ekingo dio.