Larunbatean, Gau Zuria Bilbon
Bilbao 700 Fundazioak bigarrenez antolatu du Gau Zuria. 20:30etik 02:00etara bitartean 30 bat kultur eta aisialdi jarduera izango dira. Besteak beste, La Fura dels Baus eta Peter Greenaway zinema zuzendari ingelesa izango dira Bilbon.
Hona hemen egitaraua:
Peter Greenawayren The Wedding antzezlana. Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoan, 22:00etan, 22:45ean, 23:30ean eta 01:00etan.
Mario Gasek Miguel Hernandezen poemak errezitatuko ditu. Euskal Museoan, 20:45ean, 21:45ean, 23:00etan eta 00:00etan.
Liburuek hizketan dakite. Bidebarrietako liburutegia. 20:30etik aurrera. Haurrek irakurriko dute.
Floten Tecles. Plaza Berrian, 22:30ean eta 00:30ean.
Companhia Tumbala, Kumpania Algazarra eta Toca Rufar. Kalean, 20:30etik 02:00etara.
Musika margotzen. Udaletxeko fatxadan, 22:30ean, 23:30ean eta 00:30ean.
Txangoa Alondegian, 20:30etik 02:00etara.
La Fura dels Bausen Origens ikuskizuna. Ingelesen Landan, 21:00etan, 23:00etan eta 01:00etan.
Comediansten Laberinto Terpsicore. Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean eta kanpoaldean.
Sustraietatik. Deustuko unibertsitatean, 20:30etik 02:00etara.
Bilboko Akordeo Orkestra Sinfonikoa
Abandoibarra pasealekuan, 21:00etan eta 23:00etan.
Sentipen Gaua Museoan. Bilboko Arte Ederretako Museoan, 20:30etik 02:00etara.
Goran Bregovic eta Eztei eta Hileten Bandaren Kontzertua. Ramon de la Sota kaian, 23:45etik 01:45era.