Larunbatean egingo dute Donostia Underground Hip Hop jaialdia

Donostia, Irun, Errenteria eta Zumarragako taldeak bilduko dira asteburuan Gipuzkoako hiriburuan lehen aldiz egingo den Underground Hip Hop jaialdian. Zortzi talde arituko dira bost orduz, 20 minutuko ikuskizun laburrak eskainiz Larratxoko kultur etxean iluntzeko 20:30etatik aurrera.


Donosti Klubak antolatuta, aurten lehen aldiz sortu dute Donostia Underground Hip Hop Festibala. Larratxoko kultur etxean izango da, iluntzeko 20:30ean hasita. Sarrerek bost euro balio dute, eta bost orduko ikuskizunaz gozatu ahal izango dute beronekin bertara hurbiltzen direnek.

Zortzi talde arituko dira taula gainean, eta haien ostean mikro ireki saioa izango da, nahi duen orok bere ekarpena egin dezan. Pixkanaka Gipuzkoako hip hoparen erreferentzia izan nahi duen ekimena da, eta horretarako indarrak hartu nahi ditu lehenengo edizio honetan. Donostiako bi talde, Irungo beste bi, Errenteriako beste hainbeste eta Oiartzungo talde bat bilduko dira, euskal hip hopari bultzada emateko asmoz

Taldeak


  • Danel & Hostel (Donostia)
  • La Cremme (Irun)
  • Caste, Fani & Xds (Errenteria)
  • Kulto Kultibo (Irun)
  • Ramtay (Errenteria)
  • Serie B (Zumarraga)
  • Ze Pekeño & Pelayo (Donostia)
  • Sure & Chap (Oiartzun – Errenteria)