Larrialdi klimatikoari buruz ikasiko dute Italiako haurrek eskoletan
Datozen belaunaldietan sekulako eragin positiboa izan lezake hezkuntza barruan larrialdi klimatikoa sartzea.
Orain koarentenan badago ere Italia, behin egoera normalizatuta haurrak eskolara itzuli eta euren arlo berriari ekingo diete. Izan ere, denboraren joanak gauza berriak dakarkigu, batzuk aldatuz eta besteak eboluzionatuz. Hori horrela, hezkuntza planean larrialdi klimatikoa gehitzen hasi baita Italia.
Hezkuntzak sekulako eragina izan lezake ez bakarrik aurren etorkizunean, baita planetarenean ere. Larrialdi klimatikoaz kontzientzia hartzea edo ingurugiroa zaindu behar dugula jakitea ez da ikasi beharko genukeen zerbait. Alabaina, bizitzari garrantzia ematen ahaztu zaigu eta beharrezkoa da belaunaldi berriei gogoraraztea.
Bizitzarekiko, animaliekiko eta ingurugiroarekiko errespetua modernitateak ordezkatu du azken garaietan, gure ingurugiroa narriatuz. Egun iraganeko belaunaldi horien erabakien ondorioak sufritzen ari gara eta gu gara orain arduradunak.
Italiak larrialdi klimatikoari aurre egiten dio hezkuntzaren bidez
Italia izan da honen aurrean lehen pausua eman duen herrialdeetako bat, belaunaldi berrien baloreen ardura hartuz. Larrialdi klimatikoa egungo arazorik larrienetakoa bada erakutsi diezaiegun datozen belaunaldi berriei haur direnetik honi aurre egiten tresna egokiak emanez.
Prebentzioaren kultura da hondamendiak ekiditeko irtenbide bakarra. Guk ez genituen honi aurre egiteko tresnak eduki horrela gure ekintzak aldatzeko, baina gure haur eta nerabeek eduki ditzakete, bizimodua beste modu batera antolatzen erakutsiz.
Ingurugiro aldakor honetara moldatzea izango da ekintza nagusia, eta ondoren ingurugiroari onurak ekarriko dizkioten teknologiak eta praktikak sortzea gure errealitatea hobetzeko. Hori dela eta, 2020ko Italiako ikasturtean ordu ugari eskainiko zaizkie ingurugiro arazoei.
Lorenzo Fioramonti Hezkuntza ministroaren esanetan, klima larrialdi krisiari 33 ordu eskainiko zaizkio. Betiko arloak jarraituko dute, baina nola jokatu behar duten erakutsi nahi badiegu, egungo gizartearen arazo nagusiak txertatu beharra dago hezkuntzan berak dioenez.
Jada ez da bideragarria pasatako ekintzak aztertzea eta egungoei ezinikusia egitea. Bidea garai bateko jakintza eta egungoa uztartzea dira, etorkizunera begira eboluzionatu eta prest egon gaitezen.