Lapur jatorra
Norbait etxean sartzea eta lapurreta egitea ez da oso esperientzia atsegina izaten. Ez beti, ordea. Lee Jin-Se izeneko lapurra Tokioko emakume baten etxebizitzan sartu zen. Emakumea izutu egin zen, eta Lee Jin-Sek, anderea lasaitzearren-edo, masajea eman zion. Lapurrak etxetik alde egin zuen, noski, kreditu txartela hartuta gainera, baina txartela emakumeari bueltatu zion ondoren, postaz. Andereak eskatu bezala, hain zuzen. Hori bai, txartela bidali baino lehen, kutxazainetik 6.300 euro atera zituen Lee Jin-Sek