Lapur inozoak

Donna Hayes eta Benjamin Jorgensen australiarrak dira, lapurrak. Baina, batez ere, inozoak. Bikotea barregarri geratu da, diruz beteta zegoelakoan, zakukada bat ogi lapurtu ondoren. Pasadizoa Melbourneko jatetxe batean gertatu zen. Hori gutxi ez eta, ihesaldian, Jorgensenek, nahi gabe, ipurdian tiro egin zion Hayesi. Inozo pare honek denboralditxo bat eman beharko du kartzelan.