Portugalen laneko dei eta mezuak langilearen lan ordutegitik at egitea ilegala izango da
Portugalek aurrera pauso bat eman du lanaldi akigarriak ekiditeko, baita lan orduetatik at erakundeek langileen gain ez dezaten kontrolik izan.
Telelanaren araudi berri baten testua onartu dute herrialdelo diputatuek. Honela, erakundeak ezingo dizkio langileari mezuak bidali edo deitu bere atseden uneetan edo lanalditik kanpo, ez bada behintzat larrialdirik. Araudi hau Portugalgo Langileen Estatutuaren araudiaren berrikuspenaren barruan txertatzen da. Aldaketa berri honek, etxetik lan egiten dutenei eta lanera erakundera bertara joaten direnei, berdin eragingo die.
!Nagusiak ezingo du langilearekin kontaktuan jarri bere atsedenaldia, ezinbesteko egoera bat ezean", irakurri liteke Alderdi Sozialista eta Ezker Blokearen aldeko bozkekin onartutako testuan.
Araua hau hausten duten nagusi edota enpresariak inputatuak izan litezke. Adituek aipatu dute "ezinbesteko egoera ezean" dionean testuak benetan aurreikusi gabeko kontuei egiten diela erreferentzia, izan sute edo istripuak eta horrelakoak, egoera benetan muturrekoak izan litezkeenak erakundearentzat.
Behin arautegia erabat onartu eta indarrean jartzen denean erakundeek isunak jaso ditzateke langileekin, euren lanalditik at, kontaktuan jartzen saiatzeagatik bakarrik. Gainera, debekatu egiten du araudiak langileak etxean lanean dauden bitartean hauek kontrolatzeko ahalmena izatea erakundeak.
Etorkizuneko lege honek ere zehazten du telelana burutzen duten lagileak bi hilabetetik behin erakundera joan behar dutela, eta telelanaren isolamenduak langilearengan izan ditzakeen ondorioak ere eztabaidatzen ditu. Onartutako proposamenak zehazten du, telelana egiten duena bi hilabetetik behin bada ere erakundeko arduradunekin aurrez aurreko kontaktua eduki beharko duela.
Gainera, telelana erakundeak proposatzen badio langileari, eta honek ez balu nahi, arrazoirik eman gabe ukatu lezake proposamena. Alderantziz, ordea, langileak telelana egitea eskatuko balu, erakundeak bai eman beharko lituzkeela argumentuak berau ukatzeko, hori balitz kasua.
Oraingoz, Portugalgo lan legeak telelana baimentzen dio hiru urtetik beherako haurrak dituzten gurasoei erakundearekin akordio batetara iritsi beharrik gabe. Orain onartutako legearekin urte muga 8 urteko haurretaraino zabaldu da. Araudi berriak gainera, zehazten du erakundeek, telelanak sortutako gastuak ordaintzen lagundu beharko dutela, elektrizitate eta Interneteko fakturetan langileari konpentsazio bat emanez.