Lagunik onenak
Zure lagun taldea osatu nahi baduzu, hemen dituzu Koadrila Xop-en eskaintzarik onenak. Haiekin, koadrilan derrigorrez izan beharreko pertsonaiak izango dituzu. Telefonoa: 609000000. Dei ezazu lehenbailehen!  
Plan egile biodinamikoa
 Buruzagitza
 Mota guztietako plan dibertigarrien antolakuntza
 Koadrila garbiketa: elementurik gorrotagarrienak kanpora!
 Gehiengoari, kasurik ez!
Eskaintza berezia: Bi plan egile biodinamiko hartuz gero, bakegile budista bat opari (Elkarri-n ibilitakoa).
Koadrila bat, aprobetxategi bat
 Inoiz ez du dirurik (patrikan, noski)
 Ogitartekoa jango dizu... zu konturatu gabe!
 Magian aditua; tragoxkak ateratzea egokitzen zaionean, desagertu egiten da.
 Eskakeoetan lizentziaduna
Nerbioek jota bukatzeko... beti-berandu
 Beti-berandu, ezinbesteko laguna!
 Abantaila ugari: planak pikutara bidal ditzake; pipak, txikleak edo nork bere azkazalak jateko aukera paregabea koadrilakideentzat...
Oharra: Beti-berandu bat hartuz gero, kontuan hartu paketea berandu iritsiko zaizula etxera.
Ez duzue koadrilakide aspergarririk?
 Ez daki hizketan
 Koadrilakidea da, baina ez balitz ere, berdin
 Ekarpenak, proposamenak, ideiak: 0
 Gai aspergarrien ezagutza zabala
Eta orain, koadrilakide aspergarri bat erosten baduzu, burko bana dohainik lagun guztientzat!
Zalantzati metafisikoa
 Taberna honetara ala horko horretara?
 Zerbeza ala ura?
 Pintxoren bat?
 Ez ezazue erabakirik har!
* Produktuak Zalantzati Mundi nazioarteko erakundearen kalitate bermea du