LAGUN EZKUTUA ANTOLATZEKO EZINBESTEKO TRESNA
Zurelagunezkutua.com Gabonetako opariak modu errazean egiteko tresna da.
Alazne @txurio-k dioenez, urteari bi kolakau geratzen zaizkio eta seguru oraindik azken orduko opari batzuk erostea falta zaizula. Lasai, opari mordo bat egin beharrean lagun ezkutua proposatu! Lasai, dagoeneko baduzu lagun ezkutuaren zozketa antolatzen lagunduko dizun tresna zoragarri eta erraza: zurelagunezkutua.com
Ez duzue fisikoki zertan elkartu beharrik aurretiko zozketa egiteko, e-posta bidez zozketaren emaitza jasoko duzu eta. Hiru pauso baino ez dira jarraitu behar:
-
Lagun ezkutuan parte hartuko dutenen izenak eta helbide elektronikoak jarri.
-
Opariak banatzeko data zehaztu.
-
Oparian gastatzeko diru kopuru bat adostu.
Animo! Oraindik familia eta lagunekin ondo geratzeko aukera duzu eta!