Ladislao
izena du Brigada Criminal eta Captain Nemoko bina kidek sortu duten talde berriak. Duela lau urte hasi ziren gustuko zituzten taldeen bertsioak jotzen eta berriki Pantailak izeneko diskoa kaleratu dute, Karlos Osinaga Txap-en gidaritzapean Bonberenea estudioetan grabatua.