'Laburbira'-ko bederatzi film laburren emanaldiak egiteko eskaera epea zabaldu dute
Euskal Herriko elkarte eta udalek 80 minutuko iraupena duten film emanaldiak antolatzeko aukera izango dute.
Bederatzi film labur eskainiko ditu 2022ko Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, bere XIX edizioan. Euskaltzaleen Topaguneak jakinarazi duenez, "askotariko lanez, edukiz zein estiloz, osaturiko bilduma aparta" izango da, "gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu". Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta otsailaren 25etik martxoaren 27a bitartean egongo da ikusgai hainbat herritako zinema aretoetan.
Honako bederatzi filmak izango dira ikusgai Laburbiran:
- Serendipia (Iban del Campo)
- Itsasontziaren mugimendua (Alba Romera eta Rony Levoz)
- Lanbroa (Paula Iglesias)
- Falta zaizuna (Jose Luis Gomez)
- Hurrengo geltokia (Naia Aizpurua)
- Rewind (Amaia San Sebastian)
- Turnoka (Aitor Alberdi)
- Subandilla (Josu Martinez)
- Itsaso (Sergio Martinez)
Otsailaren 11rarte egongo da Laburbira 2022 film-laburren emanaldia antolatu ahal izateko izen-ematea zabalik. Emanaldiak 80 minutuko iraupena izango du eta izen-ematea Topagunearen webgunean egin behar da. Udal edo elkarteek otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitarteko tarte horretan emanaldia noiz eta non antolatu nahi duten adierazi beharko dute. Elkarteen ardura izango da pantaila, proiektorea eta artxibo-irakurgailua edo ordenagailua lortzea.