Navigation

Labrit, gaur Donostian

Intxaurrondon egiten duten Lagunekin Kantari ekimenaren harira abestuko du Usurbilgo kantariak, Itziar Zamorarekin batera. Intxaurrondo Zaharreko kultur etxean izango da emanaldia, 20:00etan.


Bide Ertzean taldeko kide izan zen eta Ritxi Salaberria eta Pascal Gaignerekin lanean ibili ostean, Paradisua eta Nori egin so! bakarkako lanak plazaratu zituen 2000n eta 2001ean, hurrenez hurren.