Laborategietan sortutako haragia saltzea jada legala da Estatu Batuetan

Laborategian sortutako lehen hanburgesa 2013an sortu zen, bost urte produktua ikertzen eta garatzen egon ondoren, 330.000 dolar kosta zen.

Ordutik, laborategietan sortutako haragiaren industriak, motel, baina modu konstantean aurrerapenak eman ditu, eskala handian fabrikak eraikitzeraino iritsiz. Orain, industria berri honek, zedarri berri bat lortu du: Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuak baieztatu du laborategietan sortutako oilaskoa segurua dela kontsumitu eta saltzeko. 

Haragi mota sortzeko animalien ehunetatik zelulak erauzten dira, izan txerri batetik, behia, oilaskoa, arraina edo beste edozein animali, gizaki askorentzat jangarriak direnak. 

Industria honen arabera zelularen erauzketarekin ez dira animaliak hiltzen ez eta kaltetzen ere. Euren zelulak nutrienteekin, oxigenoarekin eta hezetasunarekin nahasten dira biorreaktore batzuen barruan.

Animaliaren gorputza imiatuz, biorreaktoreek tenperatura epela mantentzen dute zelulak banatu, biderkatu eta lantzen dituzten bitartean. Behin zelulek heldutasuna eskuratuta, biorreaktoreetatik ateratzen dira eta moldatu egiten, gantz artifiziala gehituz, haragi itxura eskuratu arte.

Hazten ari den industria bada ere, estatubatuarren erdiek ez zuten interes askorik agertu laborategietan sortutako haragia jateko, uste baitute ez dela segurua edo arraroa dela. 

Horregatik, laborategietan haragia nola egiten den ezagutzera ematen saiatzen ari dira, ekoizpena ezagutuz kontsumitzaileak prestutasun handiagoa agertuko dutelakoan haragi mota hau probatzeko. Ez da, ordea, industria berri honek topatu dituen oztopo bakarrak. 

Berriki, haragi mota hau ekoizteak duen gehiegizko kostua kritikatu dute batzuk. Ikerketa baten arabera gainera, laborategietan sortutako haragia laborantzako haragia baino 25 aldiz kaltegarriagoa izan litekeela planetarentzat ondorioztatu zuen. Eta zuk, dastatuko al zenuke?