Labor Day

Adele eta hamahiru urteko seme Henry bakarrik bizi dira aitak etxetik alde egin ostean. Egun batean, supermerkatuan gizon batek laguntza eskatuko die, etxera eramango dute, eta han konturatuko dira polizia atzetik duen iheslari bat dela. Etxean bahituta hartuko ditu gizonak. Juno (2007) eta Up in the Air (2009) bikainen zuzendariak komediatik intrigazko dramara jauzi egin du azken film honetan.