Laboa eta Itsasoa ardatz dituen emanaldia Lekeition, Dantzaz Konpainiaren eskutik

Dantzaz Konpainiak 'Itsaslaboa: txoriak, zoroen itsasoa' ikuskizuna estreinatuko du uztailaren 11 eta 12an Isuntzako hondartzan, Lekeitioko Kale Antzerkiaren 25.urteurrena ospatzeko.


1936ko gerratik ihesi egin zuen Mikel Laboaren familiak Lekeitiora. Hiru urte zituela heldu zen herri bizkaitarreko baserri batera. Bertako Itsasoa eta portua bereziak izan ziren Mikel Laboarentzat, eta hain zuzen, garai hartako oroitzapenak izan zituen inspirazio iturri Lekeitioak sortzeko.  

Iñaki Salvador, Mikel Laboaren adiskide eta musikariak,  Josu Mugika koreografoa lagundu du,  Dantzaz Konpainiaren 'Itsaslaboa: txoriak, zoroen itsasoa' ikuskizunaren ekoizpenean, Mikel Laboa omendu eta Lekeitioko Kale Antzerkiaren 25.urteurrena ospatzeko.