Laberreko herrixka

Kotor herrixka Dalmata badian dago, Montenegro hegoaldean. Hondartza ederrak eta eguzki goxoa falta ez dituen arren, ez da hori turistak erakartzen dituen amu nagusia: erdi eraitsitako sumendi zahar baten kraterraren gainean eraikia, itsaslabar handiz inguraturik, lur-jauziei desafio egiten die 1.500 biztanle inguruko herriñoak. Hamabost metroko altuera duen harresiz inguraturik dago mendi aldetik, eta labarrean zintzilikaturik, San Trifon katedralak herriko kale estuak zaintzen ditu. 1979an jasandako lurrikaraz geroztik, dena den, kotortarrak lasai bizi dira.