“La verdad komienza aki”

Oihuka disketxea apustu garbia egiten ari da punk talde kaletarren alde. Horien artean daude Potrotaino ordiziarrak, beteranoen artean beteranoenak, 80eko hamarkada hasieratik jo eta ke aritu arren, oraindik indartsu dabiltzanak. Goierritarrek 12 punk kantu bildu dituzte disko honetan, azken hamarkadetan aldatu ez diren betiko habeez baliatuta. Stevi gitarrajolearen heavy ukitua da nabarmena, riff-etan, solo luzeekin, metal ukitua ematen baitie abestiei. Bestelakoan, ekoizpen eta soinu ona, eta baita Eskorbuto taldearen “Demenciales chicos acelerados” abestiaren bertsioa ere.