La verdad comienza akí
Punk rocka atsegin dutenek pozik behar dute. Izan ere, azokan estilo hau jorratzen duten zenbait talderen lanak eskuratu ahal izango dituzte. Potrotaino-koek energiaz beteriko punk rock zuzena erabili dute euren kantuetan. Beraz, kontuz, hirugarren disko honetan bildutako lehergailuak ez baitira nolanahikoak izango. Operación Triunfo-koekin maitasun ametsak dituztenek hobe dute disko honetatik urruntzea.