“La Revancha del Tango”

Dena asmatuta zegoela uste al zenuen? Gaixoa! Eskerrak, sukaldaritzan bezala, musikan ere plater berriak prestatzen dituzten sukaldari trebeak dauden oraindik ere. Gaurko menua: Argentinako tango malenkoniatsua jamaikar erara. Reggae-dub pasta goxoa oinarrian, tango musikaren ahots eta melodiak lagunduta, eta guztia maitasun handiz prestatua. Gure amonak solfeoa ikasi izan balu... Behatzak zurrupatzeko modukoa.