La primavera del invierno

Burgosko seikoteak bere-berea duen folk-punk bereziarekin jarraitzen du, freskotasunik galdu gabe. Instrumentuen artean gitarra akustikoak, akordeoia edo banjoa aurki badaitezke ere, beraien jarrerak rocketik edaten du. David Ruizen ahots hautsi eta identifikagarria da horren erruduna. Eta ildo hori erabat baieztatzen du PRMVR abestian Gorka Urbizuk egin duen kolaborazioak. Abesti batzuetan ahotsak gordetzen duen sumina doi-doi kontrolatzen bada, besteetan energia hori erabat askatzen da. Diskoa entzutea errusiar mendian ibiltzearen parekoa da: kitzikagarria.