La prima cosa bella

1971ko udan, Livornoko hondartzan, Annak amarik ederrenaren saria jaso zuen. Ordutik bizitza liberalari emana, senarrak etxetik bota ostean Bruno eta Valeria seme-alabak bahituta ihes egin zuen. Bruno txikiari haurtzaroa zapuztu zion eta amari ez dio hori inoiz barkatu. Orain, ia berrogei urte geroago, Anna hilzorian da eta anai-arrebak etxera bueltatuko dira amarekin azken egunak pasatzera.