La pianiste (La pianista) ****
Funny Games apartaren zuzendariak Urrezko Palma eta Epaimahaiaren Saria bereganatu zituen Cannesko Zinemaldi entzutetsuan drama gordin honekin. Vienako Musika Kontserbatorioko piano irakasle ilun bat da filmaren protagonista. Amarekin maitasun-gorroto harreman bat du, eta sexu bizitza masokista bat darama. Irakasle bakartiak berarekin maiteminduta dagoen ikasle bat erabiliko du sexu fantasiarik morbosoenak asetzeko. Melodrama lehor, gogor eta hotza da. Gordina baina aparta.