La mujer sin piano
Carmen Machiren (Aida telesaila) lehen paper protagonista zineman. Drama intimista honek etxekoandre baten eguneroko bizitza du abiapuntu. Gau batean, ordea, guztia pikutara bidaltzea erabakiko du. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian zuzendari onenaren zilarrezko maskorra irabazi zuen Javier Rebollok, eta Los Angelesko zinema independentearen AFI jaialdian urteko filmik onena legez saritu zuten.