La Fura, harritzeko prest
La Fura dels Baus taldeak azken lana estreinatuko du Donostian ostiraletik igandera: Degustacion de Titus Andronicus. William Shakespearek 1592tik 1594ra bitartean idatziriko tragedia hartu du oinarri La Furak. Hori da asteburuak dakarren proposamenetako bat. Beste aldetik, Aramaion, larunbat arratsaldean, Koadrila Arteko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko dute, Eskoriatzan Aitzorrotz Kultur Eguna antolatu dute, Zarauzko Putzutzulo gaztetxean Mantisa bertako taldeak kaleratu berri duen diskoa aurkeztuko du...