La famille Bélier

Bélier ama, aita eta neba gormutuak dira; hamasei urteko alaba Paula da egunerokoan hitz egiten dutenekiko interprete lanak egiten dituena. Musika irakasleak  kantatzen entzuten duenean, Radio Franceko koroan sartzeko prestatzea proposatuko dio. Horrek, baina, gurasoen etxea uztea ekarriko luke... Gormutuen egunerokoaz jabetzeko baliagarria den komedia samurra.