La demoiselle dhonneur (La dama de honor) ***
Gazte atsegin eta erakargarria da Philippe. Arrebaren ezteietan, ohorezko damarekin maitemindu da. Senta ederrarekin, alegia. Philippe xaloarekin ere liluraturik geratu da Senta. Bat-bateko maitasuna izan da eurena, antza. Sentak, ordea, maitatzeko era berezia du. Pasio ilun batek dantzan jartzen du-eta neskaren bihotz eroa. Hala, maitasun froga gisa, ahoa bete hortz utziko duen zerbait eskatuko dio Philippe gizajoari. Burgesia frantziarraren erraiak agerian uzten ditu berriz ere Chabrolek drama eta thriller beltza nahasten dituen film maltzur honetan. Sasoirik onena bizi ez badu ere, kalitatearen berme da beti Chabrolen zinema.