La Belle Saison

70eko hamarkada hasieran, borroka feministaren ingurumarietan, elkar ezagutuko dute Delphinek eta Carolek. Lehena baserritik hirira independentzia ekonomikoa lortu eta bizitza berri baten bila alde egin duen gaztea da. Bigarrena, Alexandrerekin elkarbizitza atsegina duen paristarra. Maitasunaren deiak ezustean harrapatuko ditu, eta ingurukoek ere ez dizkiete gauzak erraz jarriko.