Kutsadura gabeko sexua, kompadre!
MEXIKO DFko Greenpeacek sexu ekologikoaren dekalogoa zabaldu du, lelo polita erabilita, gainera: "Berde izatea, ez da sekula hain ekologikoa izan". Sexu harremanetan aritzerakoan, natura zaintzeko zenbait gomendio ematen ditu Greenpeacek. Lehendabizikoa? Argia itzaltzea. Bigarrena? Arropa organikoak eta petroliorik gabeko lubrifikatzaileak erabiltzea. Gomendio gehiago? Lagunarekin dutxatzea. Afrodisiakoen alorrean, ostrak eta itsaskiak ez jatea eskatzen dute, "desagertzen ari direlako". Dekalogoren azken puntua, hauxe: "amodioa egin ezazu, eta ez gerra".