Kutsadura atmosferikotik babesten al gaituzte musukoek?

COVID-19aren pandemian musukoen erabilera orokortuak eztabaida ugari sortu ditu. Asko dira bestelako osasun arazoen efektuak ekiditeko ere baliagarriak ote diren galdetu dutenak, edota geroz eta handiagoa den kutsadura atmosferikotik babesteko.

Egia da distantzia sozialak eta musukoaren nahitaezko erabilerak guregan zenbait onura izan dituela koronabirusatik ez kutsatzetik babesteaz gain. Behatu da gripe kasuak murriztu egin direla eta baita bronkiolitis kasuak haurrengan. Albo efektu hauek onuragarriak badira ere, ez du esan nahi horrek musukoaren erabilera orokortua proposatu behar denik hemendik aurrera, gure egunerokotasunean musukoa txertatuz. 

Koronabirusaren transmisioaz dakiguna
Koronabirusa kutsagarria mantendu daiteke tanta gutxi batzuetan orduak eta orduak. Denbora gehiagoz biziraun dezake gainazaletan. Aerosol tantetan birusak duen presentzia da ordea arriskutsuena, hau baita behar den baldintza kutsadura eraginkor bat gertatu dadin eta honela subjektua kutsatu. 

Birusaren kopuru gutxi bat nahikoa da kutsatzeko. Hori dela eta, egunero gaixotasunaren hainbat agenterekin kontaktuan gaude, nahiz eta askotan baldintza horiek emanda ere ez garen beti kutsatzen, ez baita partikulen fisika kutsatze prozesuarekin nahastu behar.
 Honek nahasmena eragin du komunikabideengatik eta baita epidemiologikoarekin zerikusirik ez duten profesionalen iritziagatik, horregatik pentsatzen da musukoa jantzita ezinezkoa dela kutsatzea, ahaztu egiten baitu partikula mota ezberdinak daudela eta hauek modu ezberdinean iristen daitezkeela guregana. 


Musukoa modu iraunkorrean eramatearen arriskuak
Urte guzti honetan pandemiari aurre egiteko musukoa lagungarria izan da, horretan ez dago dudarik. Eta ezinbestean, beste gaixotasun kutsakorretatik ere babestu gaitu. 

Baina bereizi gabeko musukoaren erabilera desegokiak ere baditu bere arriskuak, bai fisiko, psikologiko eta sozialak. Alabaina, pandemia igaro arte, COVID-19tik babesteko beharrezkoa da musukoa erabiltzea leku itxietan (bulegoa, dendak, tabernak, igogailuak) pandemia egoerak irauten duen bitartean. Baita distantzia mantentzea ezinezkoa den leku irekietan ere edo jende multzoa pilatzen den tokietan. 

Ez dago dudarik, beste edozein babes tresna bezala, hauek erabiltzeko modu egokiak eta desegokiak daude. Beraz, musukoak dituen onura eta kalteak gogoraraztea beharrezkoa da, bere erabilera ez dadin oinarritu sinesmenetan, baizik eta frogatuak dauden emaitzetan. 

Musukoak atmosferaren kutsaduratik babesten al gaitu? 
Musukoaren erabilera atmosferako kutsaduraren efektuak kontrolatzeko erabiltzea ez dago justifikatua, lan mota zehatzetako testuinguruetan salbu. Leku hauetan kutsatzaile oso zehatzak egoten dira eta hauek musuko profesional zehatzak behar izaten dituzte, ez dutenak zerikusirik pandemiaren aurka egiteko erabiltzen ditugunekin. Beraz, ez dira eraginkorrak atmosferaren kutsaduraren aurka. 

Hain da horrela, pandemian zehar behatu diren kutsadurarekin zerikusia duten osasun onurak badirudi 
ez direla izan musukoaren eraginez izan, baizik eta jarduera industrial, komertzial eta bestelakoetan egon den gainbeheragatik. Gainera, ez dezagun ahaztu modu orokorrean erabiltzen diren musikoak arazo bat bihurtzen direla ez badira behar bezala birziklatzen erabili ondoren. 


Kutsadura eta koronabirusa
Hain justu, beste pandemia bat, atmosferaren kutsadurarena, ikertzen ari dira baloratzeko harremanik ba ote dagoen koronabirusaren jaiotza, zabaltzea eta kutsaduraren artean. 

Gogoratu dezagun, planetaren ingurumen arazo nagusiak aldaketa klimatikoa eta airearen kutsadura direla, beraz, ezinbestekoa da gizarte jasangarriagoak eraikitzea. Izan ere, atmosferaren kutsadurak planeta narriatzeaz gain gure osasuna ere kaltetzen du ezinbestean.