Kurt Vile
Musikariaren lan berriak B'Lieve I'm Goin Down izena du eta irailaren 25ean izango da. Entzuleak ohituta dituen legez, bere seigarren diskoa lortzeko aurresalmente prozesua hasi zuen hainbat hilabete atzera. Gaueko bribrazioak bikainki islatzen dituen diskoa egiteko, aurreko diskoko lantalde berdina mantendu du; Warpaint taldearekin aritutako Stella Mozgawa baterian, eta soinuaren tratamenduan lanean izan dira Farmer Dave Scher, eta Elliot Smith edota Beck bakarlariekin aritutako Rob Scnapf entzutetsua. Brooklyn, Kalifornia eta Georgian grabatu dute diskoa.