Kumeen salbatzaileak
Kriskitin-sugeen platerik gustukoena Kaliforniako katagorri kumeak dira; haien gorputzen beroa antzeman, harrapatu eta jan egiten dituzte. Katagorri helduek kumeak babesteko teknika garatu dute, ordea. Arrisku momentuetan, buztana arin-arin mugitzen dute, haren tenperatura igotzeko; sugeek katagorri helduen tenperatura antzeman eta haiek ehizatzen dituzte, kumeen ordez. Beraz, katagorri helduek euren burua sakrifikatzen dute kumeak salbatzeko.