Kulunka eta Ertza irabazle Max sarietan

Hamar euskal ekoizpen lehiatu dira lehiaketan; zorionak irabazleei!

Espainiako Arte Eszenikoen Max Sariak banatu dituzte Sevillan, eta Euskal Herriko hamar ekoizpen lehiatu dira edizio honetan. Ez dira esku hutsik bueltatu; Kulunka konpainiaren Solitudes izan da ekitaldiko protagonistetako bat Antzerki Onenaren saria eta Eszena Ikuskizunerako Musika Onenaren saria lortuta, Ertza konpainiak Kaleko Dantza Ikuskizun Onenaren saria jaso du Meeting Point lanarekin eta Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren aitortza eskuratu du Los Gondra. Una historia vasca lanarekin. Zorionak!