Kulturarentzat leiho berri bat

K bulegoa Gipuzkoako kultura sektorea babestu eta laguntza eskaintzeko espazio berria da; kultur proiektu bat esku artean baduzu, interesatzen zaizu!

Kultur proiektu bat aurrera eramateak beti sortzen ditu buruhausteak; zailtasun handiei aurre egin behar zaie, eta bide horretan bitartekaritza-tresna berriak eta eraginkorragoak eskaintzeko asmoz ireki dute Gipuzkoan K bulegoa. Donostian dago, eta kultur arloko edozein proiekturi aholkularitza emateko prest daude.

 

Eta zer egin dezake K bulegoak zure proiektua aurrera eramateko? Hauek dira eskainiko dituen zerbitzuak:

 

Interesa piztu dizu? Bada Donostiako erdialdean eskainiko ditu bere zerbitzuak, Errege Katolikoen kaleko 16an, hain zuzen (Komikigunearen eraikin berean), eta adi, arratsaldez ere zabalik egongo baita (11.00-13.00 eta 16.00-20.00). Telefonoa 943 113343 eta posta elektronikoa: kbulegoa@gipuzkoa.eus