Kultura feministaren jaialdia martxan

Egitarau oparoa eskainiko du aurtengo Feministaldiak!

Igandea bitartean egitarau oparoa eskainiko du XII. Feministaldiak, kultura feministaren jaialdiak. #Fobia lelopean, artista, performer, aktibista eta kazetariak, arrazakeriaz, sexualitateez eta gorputzez arituko dira.

 

Plazandreok emakumeen plataforma politikoak, Tabakalerak eta Emakunde eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute aurtengo egitaraua: guztira, 20 gonbidatu inguru izango dituzte: Hajar Samadi, Tarana Karim, Irantzu Varela, Isa Calderon, Lucia Lijtmaer, Ane Labaka, Bea Egizabal, Inma Hurtado eta Lucrecia Masson, besteak beste. Aurtengo leloa berriz, #Fobia izango da. Gorrotoaz hausnartzeko helburuarekin, beldur desberdinekiko hausnarketa kritikoak egingo dituzte: arraza, gorputza edo sexualitatea, feminismoak berak espazio hegemonikoetan sor dezakeen gorrotoa ahaztu gabe. Gonbidapen zabala egin dute astean zehar Tabakalerara gerturatu eta Feministaldiaz gozatzeko, beraz, ez galdu aukera!