Kultur programaren barruko emanaldiak izango dira Nafarroan egunotan

Hutsun + JEL Trío, Kimua dantza taldea, The Trikiteens eta Kokoshca arituko dira egitarauaren barruan.

Arte eszeniko eta musikalen Kultur 2022 programak Beran, Elizondon, Donamarian eta Los Arcosen egingo dituen emanaldiekin itxiko du uztaila. 

Gaur, 19:00etan, Hutsun eta JEL Trio arituko dira Berako Toki Onan, jazz eta txalapartaren arteko fusioa eginez. Bestetik, Kimua dantza kolektiboak Generoa aurkeztuko du Elizondon, 20:00etan. Dantza eta hitza uztartzen diren ikuskizun honetan, genero ikuspegiaren eta rolen inguruan hausnartuko dute. 

Igandean, berriz, The Trikiteens taldea arituko da Donamariako pilotalekuan eta entzuleek dantza egin ahal izango dute kalejira, porrusalda, jota, eta bestelako piezekin. Azkenik, Kokoshca izango da Los Arcosen, eta taldearen izen bereko albumeko kantak jotzen. Flamenko, funk, rap, krautrock eta afrobeat erritmoak nahasten dituzte.