Kubricken ondarea
Stanley Kubrick maisuak gauzatu gabe utzitako proiektuetako bat martxan da berriz. Jim Thompson idazle ezagunarekin batera The Killing (1956) eta Paths of Glory (1957) filmeen gidoiak idatzi ostean, Lunatic at Large izenekoa prestatu zuen, baina Kubrickek ezin izan zuen filmatu. Orain gidoia berreskuratu dute eta Ridley Scotten ikasle izan den Chris Palmerrek zuzenduko du azkenean filma. Arazo psikologikoak dituen gizona Sam Rockwell izango da eta hura maiteminduko duen zerbitzaria Scarlett Johansson.