Krispetak jatearen zazpi onura
Etxean pelikula edo telesail bat ikusterakoan krispetak jateko gogoa baduzu, egizu!
Ohikoa izaten da krispetak film edo telesailen bat ikusten ari garen bitartean jatea, baina snack edo mokadutxo modura ere baliatzen du zenbaitek. Izan ere, arto-krispetak jatea saihesten dugun arren, hainbat onura ere ba omen ditu, bere horretan prestatu (bestelako gehigarririk gabe) eta neurrian janez gero:
- Antioxidatzaileak ditu. Artokrispetak polifenol asko dute, eta erradikal askeek eragindako kalte zelularrari aurre egiteko balio du horrek. Gaixotasun kronikoak prebenitzen lagun dezake beraz.
- Zuntz dietetikoaren iturria da. Artozko krispetak jateak digestio-osasuna hobetzen lagun dezake, hesteetako igarotzea erregulatzen eta idorreria prebenitzen.
- Pisuaren kontrola. Kaloria gutxi izaten dute, eta mokadu baliagarriak izan daitezke pisua kontrolatze aldera. Asetasuna eman dezake askorik jan beharrik gabe, eta kaloria askorik gehitu gabe.
- Grasa gutxi. Krispetak prestatzean olioa edo gurina alde batera utziz gero, osasungarria izan daiteke, ez baitio kolesterolari edo bestelako arazo kardiobaskularrei eragiten.
- Odoleko azukrearen mailan eragiten du. Arto krispeta integralak zuntz asko du eta, beraz, odoleko azukre maila egonkortzen laguntzen du.
- Energia ematen du. Karbohidrato iturri ona da, eta mesedegarria izan daiteke kirola egin ondoren jateko.
- Bitaminak eta mineralak ditu. B motako bitaminak eta magnesioa, fosfora eta manganesoa ditu, kopuru handian ez bada ere.
Hortaz, oliorik eta bestelakorik gabe prestatzen badituzu, eta neurrian jan, ez dago kezkatzeko arrazoirik. On egin!