21 KORRIKA, 21 ABESTI

Badator beste behin Korrika gure herrietara. Ostegunean emango zaio hasiera Garesen eta apirilaren 14ra arte, gau eta egun, herriz herri ibiliko da apirilaren 14an Gasteizera iritsi arte.

Aurtengoaren aurretik ordea, beste 20 Korrika burutu dira bakoitza bere lelo eta abestiekin Zenbat dituzu gogoan? Hemen zerrenda osoa beroketak egiten dituzun bitartean abestu dezazun.

 

1. Korrika (1980)
Zuek ere esan bai euskarari! izan zen hastapeneko edizio honen leloa. Oñatin eman zion hasiera eta Bilbon bukatu zen. Azaroaren 29tik abenduaren 7ra Euskal Herria zeharkatu zuen eta Rikardo Arregik idatzi zuen lekukoaren mezua. Xabier Amurizak idatzi zuen kantua.

2. Korrika (1982)
Iruñeatik abiatu zen bigarren edizioa eta Donostian amaitu. Orduko leloa: AEK, euskararen alternatiba herrietarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde. Abestia Akelarrekoek egin zuten.

3. Korrika (1983)
Baionan hasi eta Bilbon amaitu zen, abenduaren 3tik abenduaren 11ra. Euskaraz eta kitto izan zen orduko lema eta Gabriel Aresti poetari eskaini zioten. Egan taldea arduratu zen abestia egiteaz.

4. Korrika (1985)
Herri bat, hizkuntza bat izan zen edizio honetako leloa. Atharratzetik Iruñearaino joan zen herriz herriz leloa zabaltzen. Piarres Lafitte euskaltzaina omendu zuten. Abestia Lontxo Aburuzak sortu zuen.

5. Korrika (1987)
Hendaian hasi zen apirilaren 3an eta Bilbon amaitu apirilaren 12an. Euskara, zeurea leloa entzun zen orduan. Balendin Enbeita bertsolari eta idazlea omendu zuten. Abestia Oskorrik egin zuen.

6. Korrika (1989)
Iruñeatik Donostiara Euskal Herria zeharkatu zuen Euskara korrika eta kitto lelopean. Jose Migel Barandiaran antropologo eta euskaltzaleari omenaldia egin zitzaion. Abestia egitez Xanti eta Maider arduratu ziren.

7. Korrika (1991)
Euskaraz Euskal Herrian leloa entzun zen martxoaren 15etik 24ra herriz herriz Gasteiztik Baionara. Remigio Mendiburu, Korrikaren lekukoaren sortzailea omendu zen. Abestia Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspek sortu zuten.

8. Korrika (1993)
Denok maite dugu gure herria euskaraz lelopean Iruñean abiatu zen eta Bilbora iritsi zen. Martin Ugalde kazetari, historialari eta idazleari omenaldia egin zioten. Tapia eta Leturiaren Aide Korrika abestiak zeharkatu zituen herriak.

9. Korrika (1995)
Martxoaren 17an Donibane Garazin hasi eta martxoaren 26an Gasteizen bukatu zen Jalgi hadi euskaraz leloa zuen edizioa. Mikel Laboa izan zen urte hartako omendua. Maixa eta Ixiar, Alex Sardui eta Kepa Junkera arduratu ziren Bizi ganoraz deitutako kantua egiteaz.

10. Korrika (1997)
Hamargarren edizio borobila ospatzeko lehen edizioko Euskal Herria Korrika leloa berrerabili zuten eta ibilbide berdina egin Oñatitik Bilbora. Abestiaz Gozategi arduratu zen.

11. Korrika (1999)
Zu eta ni eukaraz leloa izan zuen hamaikagarren korrikak. Iruñetik Donostiara martxoaren 19tik 28ra. Abestia 1 eta 1 deitu zen eta Joxe Ripiauk sortu zuen.

12. Korrika (2001)
Gasteizen hasi eta Baionan bukatu zen edizio honetan Mundu bat euskarara bildu izan zen leloa. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari omenaldia egin zitzaion. Abestia Big Beñat izan zen eta Fermin Muguruza bere sortzailea.

13. Korrika (2003)
Herri bat geroa lantzen lelopean Maulen hasi eta Iruñean amaitu zen. Ez Dok Hamairu mugimendua omendu zuten. Abestia Mikel Laboa eta Ruper Ordorikak sortu zuten, Gero bat gaurdanik deitua.

14. Korrika (2005)
Ni ere bai! leloaren baitan Orreagatik Bilborainoko bidea egin zuen Korrikak. Andolin Eguskitza euskaltzaina omendu zen. Abestia Afrika Bibang-ek sortu zuen.

15. Korrika (2007)
Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari lemapean Karrantzatik Iruñeara Euskal Herria zeharkatu zuten euskaltzaleek martxoaren 22tik apirilaren 1era. Heldu izeneko abestia sortzeaz Niko Etxart eta El Drogas arduratu ziren.

16. Korrika (2009)
Tuteratik Gasteizeraino joan ziren euskaltzaleak Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean. Ordurarteko Korrikarik luzeena izan zen martxoaren 26tik apirilaren 5erakoa. Ongi etorri lagun abestia Betagarrik sortu zuen.

17. Korrika (2011)
Maitatu, ikasi, ari... euslakari
leloaren azpian euskaltzaleak Trebiñutik Donostiaraino zabaldu ziren korrikalariak eta Euskaltzaindia izan zen omendua. Gose arduratu zen Pausoz pauso euskalakari abestia sortzeaz.

18. Korrika (2013)
Eman euskara elkarri lelopean martxoaren 14an Andoainen hasi eta martxoaren 24an Baionan bukatu zen. Bagoaz abestia sortu zuen edizio honetarako Esne Beltza taldeak.

19. Korrika (2015)
Euskalhaldun lelopean ospatutako Korrika Urepelen hasi eta Bilbon amaitu zen. Durangoko Azoka izan zen omendua urte hartan eta Denok Korrikara abestia Oskorrik egin zuen.

20. Korrika (2017)
Pasaden edizioko Korrikako leloa Bat(z)uk izan zen eta Otxandiotik Iruñearaino joan ziren herriz herri euskatzaleak martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitarte. Xabier Zabala eta Uxue Alberdik sortu zuten Zirkorrika abestia eta hainbat euskal musikarik hartu zuten parte bertan.

21. Korrika (2019)
Aurtengo edizioa apirilaren 4ean hasiko da eta apirilaren 14an bukatu. Garesen hasi eta herriz herri Gasteizeraino iritsiko da Klika lelopean. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia arduratu dira abestia egiteaz.