Korrika
Martxoaren 14tik 24ra egingo dute 18. Korrika, Andoainen hasi eta Baionaraino, eta aurten aurreneko aldiz, aplikazio berri honi esker, unean uneko informazio guztia izango duzu eskura: lasterketa non dagoen, zein abiadura daraman, zu zauden lekura iristeko zenbat denbora falta zaion… Gainera, ibilbideari buruzko datu guztiak, irudia eta bideoklipa ere ikus ditzakezu zure mugikorrean.