Korrikaren amaieran "Egunean Behin" zuzeneko partida presentziala egingo da
Apirilaren 10ean izango da, Korrika amaitzen denean, eguerdian, Donostian.
Korrikaren amaiera ekitaldian ekintza ugari egin ohi dira, eta horien artean Egunean Behin jokoak EITBrekin elkarlanean Korrika Egunean Behin antolatu du. Korrikaren azken kilometroa egin ondorengo ekitaldien artean, apirilaren 10ean, igandez, 13.30etan, Bulebarreko kioskotik, partida azkar burutuko da, bertaratzen direnekin jokatzeko.
Partida jolastu ahal izateko, Bulebarreko kioskoan pantaila batzuk egongo dira eta Gaztea irratiko Antton Telleriak gidatuko du zuzeneko partida hori. Bertaratzen direnek soilik jokatu ahal izango dute. Hiru txandatan jokatuko da eta sariak ere hantxe bertan banatuko dira.
Apirilaren 10ean Donostiako Bulebarrera hurbiltzen direnek soilik jokatu ahal izango dutenez, bertan eskuratuko dituzte jarraibideak partidan sartu ahal izateko. Aldiberekoa eta bakarra izango da partida eta hiru txandatan banatuko da. 30 galdera izango dira, jokalari guztientzat berdinak.