Koronabirusagatik ezarri den koarentenak eta oporraldiek Txinako airearen kalitatea hobetu dute

Satelite bidez burutu diren neurketek Txinako aireren sekulako hobekuntza behatu dute.

Koronabirusa ez zabaltzeko koarentenak martxan jarri direnez jarduera gutxiago dago Txinan. Horretaz gain, urte berria ospatzeko jaietan dabiltza Txinatarrak eta beraz, asko oporretan daude. Bi faktore hauek batuta behatu da airean kutsadura gutxiago dagoela.

Finlandiako Meteorologia Institutuko Anu-Maija Sundström ikertzaileak partekatu ditu irudiak. Bertan ikus daiteke, nahiz eta paradoxikoki txinatar asko arnasketa sindromeagatik etxean sartuta dauden, orain hobeto arnastu dezaketela.

Ezkerreko irudiak nitrogeno dioxidoaren “ohiko” kutsadura mailak azaltzen ditu, eskuinekoak berriz urtarrilaren 30eko NO2 mailak erakusten ditu.

Aldea harrigarria da. Izan ere, NO2a jarduera industrialagatik eta trafikoagatik sortzen den osagai kutsakorra da. Behaketa hauek erakusten dute NO2aren kutsadura mailak Wuhan-en ohikoetatik oso behera daudela, trafiko gutxiago baitago koronabirusaren epidemiagatik.

Maila baxu hauen beste faktore bat Txina urte berriaren ospakizuneko oporraldietan dagoela izan daiteke. Hori dela eta, bere jarduera ekonomikoa baxuagoa da. Sundström-ek aurreko urteko otsailaren 4ko Pekingo NO2 kontzentrazio mailak behatu ditu eta aurreko urtean, garai berean ere, baxuagoak ziren.

Txina da, India eta Estatu Batuak herrialdeekin batera, gas kutsakor gehien jaurtitzen duen herrialdea
Agintariek airearen kalitatea hobetzeko planak martxan jarri dituzte, askotan bertako airea arnastea ezinezkoa baita eta hilgarria izan bailiteke zenbait kasutan. Harrigarriki, emisio hauek jaisteko planik onena jarduera ekonomikoak jaitsi eta bizitza lasaiago bat edukitzea da.