Kontzertua eten, eraso matxistak salatzeko

Architects taldeko Sam Carter abeslariak Biddinghuizen hirian (Herbehereak) zuzeneko emanaldia gelditu eta erasotzaileari mintzatu zitzaion denen aurrean.

Biddinghuizen hirian gertatu da, Herbeheretan. Architects musika talde britainiarreko Sam Carter abeslariak zuzeneko emanaldia eten zuen, taula gainetik ikusitako sexu erasoa salatzeko. Haserre, entzuleei oihuka hasi zen: "Ez dakit nor izan den, baina oraintxe ikusi dut tipo nazkagarri bat honuntz zetorren neska bati titietatik heltzen. Ez da zure gorputza!! Halakorik berriro egitea pentsatu baduzu, alde hemendik eta ez bueltatu sekula!".

Ondorengo bideoan ikusi daitekeen moduan, abeslariak denontzako espazio seguruak sortzeko eskaera egin zuen, eta bere kontzertuetan halako erasoak ez direla onargarriak adierazi zuen.