Kontzertu erraldoi (posible) bat iragarri du Berri Txarrak taldeak

Kontzertu erraldoi (posible) bat iragarri du Berri Txarrak taldeak Euskal Herrian ez dadila inor gelditu BTX agurtu gabe! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertu-erraldoi-bat-iragarri-du-berri-txarrak-taldeak/@@download/image/Captura de pantalla 2019-02-14 a las 12.12.14.png
2019/02/14
berria
Euskal Herrian ez dadila inor gelditu BTX agurtu gabe!
Kontzertu erraldoi (posible) bat iragarri du Berri Txarrak taldeak

Ikusmin handia sortu du gaur Lekunberrin Berri Txarrak taldeak eskaini duen prentsaurrekoak. Bertan, taldeko hiru partaideek, Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta David Gonzalezek, beren agurraren nondik norakoak zehaztu dituzte. Zehazki, Urbizuk adierazi du bere erabakia izan dela Berri Txarrak proiektuarekin amaitzea, eta bakarkako proiektuekin hasteko asmoa duela.

(argazkia: Euskalerria Irratia)

Bestetik, Izagirrek ezagutzera eman du kontzertu erraldoi bat egiteko asmoa dutela Euskal Herrian, sortutako ikusmin handiari erantzunez: "Euskal Herrian ez dadila inor gelditu BTX ikusi gabe". Urbizuk zehaztu duenez, sarrerak "egun bakar batean" ez agortzeko formula bilatzen dabiltza, eta ziur aski uda partean egingo lukete makro-kontzertu hori. Dena den, gogorarazi dute "zaila" izango dela proiektu erraldoi hori aurrera eramatea. Bestalde, aipatu dute Donostian saiatu direla kontzertua lotzen, baina ez dute Anoetan jotzeko aukerarik izango obren ondorioz.

Azkenik, data berriak iragarri dituzte Euskal Herrian, Espainian zein Nazioartean, eta adierazi dutenez, 80 abesti baino gehiago entseatzen hasi dira errepertoriorako. Hain zuzen, asteburu honetan hasiko dute agurra esateko bira, Gernikako Astran.

 

#BerriTxarrak|en etenaldi mugagabearen arrazoiak:
1/2 pic.twitter.com/MbMCUXBAFv

— GAZTEZULO (@Gaztezulo) 14 de febrero de 2019

#BerriTxarrak|en etenaldi mugagabearen arrazoiak:
2/2 pic.twitter.com/NK4tXI4bcx

— GAZTEZULO (@Gaztezulo) 14 de febrero de 2019