Kontsumismoaren kontsumoa
Bada YouTuben bideo bat dioena: Rolls Royce bat eta Ferraria neuzkan orain arte. Orain, krisiagaz ezingo ditut biak eduki, ferraria baino ez. Lagundu mesedez, lagundu mesedez kapitalista lastimagarri honi
lagundu. Rolls Royce bat eta Ferraria neuzkan orain arte, eta orain ferraria baino ez
dirua behar dut.
Egia da, kontsumismoan sartuta gaude. Eta, kontsumoak merkatua irabazten jarraitu behar du. Neoliberalismoaren esentzia zein da ba. Itauna da. War through terror entzuten da urrunean .
MacDonald"s-en kontsumo espektroa hiru urtean itzelean zabaldu da. Aberatsak aberatsago, pobreak pobreago. Eta horren adierazgarri da MacDonald"s-en fenomenoa. Aberatsek ondo, osasuntsu jaten jarraitzen dute. Eta pobreen artean gero eta gehiago dira MacDonald"s-era doazenak. Amerikanoen markak, amerikanizazioa.
Nazionalismoan aditua da Daniele Conversi. Egunotan entzun dut berbaz. Conversik dioenez, globalizazioaren joerak bi dira. Bata aparatu errepresiboak indartzea, eta bestea etnien arteko borrokak. Baina azpimarratzen du globalizazioak pauta ekonomikoak ezarri dituela batez ere. Estatua kontrol aparatu baino ez da multinazionalentzat. Subiranotasun politikorik ez, eta estatuak ahul. 192 estatu ahulduz. Mundializazioak ekarri du estatuen legitimaziorik eza? Edo "patriotismoa" indartu lezake oraindik, indarkeria aitzakia hartuta? Arazoak harrapatuta. Ondorioa: distrakzioaren estrategia.
"September eleven" mugarri izan da. Italia, Frantzia eta beste hainbati galdetu.
Estatuek segurtasuna saltzen dute, herritarra seguruago egongo da, baina ez ote da kontrolatuago egongo?
Gaira itzulita, gairik balego, globalizazioak pauta ekonomikoak finkatu ditu. Garapenaren ertzean, kontsumoaren kontsumoa dago. Eta, ez dakigu zer etorriko den ondoren. Aukerak bi behintzat badira. Alerta planetarioa edo harresiak eraikitzea.