Kon-Tiki
1947an, Thor Heyerdahl esploratzaile norvegiarrak, bost gizonek osatutako tripulazioaren laguntzarekin, Ozeano Barea zeharkatu zuen Hego Amerikatik Polinesiara. Horretarako, egurrez egindako baltsa bat erabili zuten, izan ere, espedizioaren helburua hegoamerikarrak Kolonen aurretik Polinesiara heldu izan zitezkeela frogatzea zen. 101 egun behar izan zituzten ekaitz, marrazo eta abenturaz betetako 8.000 kilometroak egiteko.