Konpresek eta tanpoiek BEZa izan behar al dute?
Hilekorako produktuek %10eko BEZa dute; bidezkoa iruditzen zaizu?
Emakumeok, bataz-beste, bizitzan 1.872 egun igarotzen ditugu hilekoarekin. 12 urterekin hasi eta 50ak bete arte, hilero erabili behar ditugu hilekorako produktuak. Guzti hau badakigu, baina kontziente ote gara zenbat diru gastatzen dugun konpresa eta tanpoietan?
Espainian, produktu hauek %10eko BEZa dute, hau da, kabiar lata baten tasa berdina. Ez daude premiazko produktu moduan katalogatuta. Europako beste herrialdetan, Luxenburgo kasu, tasa soilik %3koa da.
Dena den, badira hilekoari oztopo handiagoak jartzen dizkieten herrialdeak; adibidez, Iranen tanpoi bat aurkitzea ia ezinezkoa da, eta baita Txinan ere; kaxa bakar batek 12 euro balio ditu. Eta zer esan Afrikako herrialde gehienetan; askotan, ez dituzte produktu horiek ezagutu ere egiten.
Afrikan Kenia da salbuespena; ZanaAfrica GKEari esker, urtero konpresak doan banatzen dituzte inguruko eskoletan. Proiektu honek, dena den, arazoak izan ditu; segituan amaitzen zaizkie, eta lapurtu egiten dituzte.
Badira BEZik kobratzen ez duten herrialdeak, hala nola, Irlanda, Kanada, AEBetako bederatzi estatu (Connecticut, Florida, Illinois, Maryland, Massachusetts, Minnesota, New Jersey, New York eta Pennsylvania), Chicago hiria eta aurten, Kanariar Uharteak (duela hilabete hartu zuten neurria). Bestalde, Frantziak eta Erresuma Batuak %5,5 kobratzen dute, eta Kolonbiak berriz, %5 (Larinoamerikako herrialde bakarra da).
HILEKOA ETA EKOLOGIA
BEZa kobratu behar al da konpresa eta tanpoietan? Hilekoa jasotzeko produktuak premiazkoak dira, bai, baina ikuspuntu ekologikotik sekulako eragin negatiboa dute ingurumenean. Horren aurrean, existitzen da beste bide bat: kopa. Kopa batek urteak irauten ditu, ez dio ingurumenari kalte egiten, eta funtzio bera betetzen du. Beraz, ez ote genuke bere erabilera bultzatu behar? Zer uste duzue?