Konfirmatuta, zure txakurrak dena ulertzen du

Konfirmatuta, zure txakurrak dena ulertzen du Lau hankako lagunarekin elkarrizketa luzeak izaten dituzu? Adi, badaki eta zer esaten ari zaren! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konfirmatuta-zure-txakurrak-dena-ulertzen-du/@@download/image/Los_perros_2_entienden_lo_que_se_les_dice_mascotas_ciencia_cognitivo.jpg
2018/08/13
berria
Lau hankako lagunarekin elkarrizketa luzeak izaten dituzu? Adi, badaki eta zer esaten ari zaren!
Konfirmatuta, zure txakurrak dena ulertzen du

Gutxien espero duzun egunean zure txakurrak erantzun egingo dizula uste duzu? Oraindik egun hori ez da iritsi, baina kontuan izan esaten diozun guzti-guztia ulertzen duela. Hala dio New York Times-ek egindako ikerketa batek; ez da bakarrik intonazio kontua, hitzak ere ulertzen dituzte.

Beraz, etxeko lau hankako lagunak oso kontziente dira etxean geldituko direla, oporretara goazela edo albaitarira joateko unea iritsi dela esaten diegunean; tonu gozo eta lasaigarria erabiltzeak ez die despistatzen, ondo ulertu dizute. Ikerketaren arabera, hitzen ahoskera ikasten dute, eta haiekin lotutako emozioekin lotzen dituzte; beraz, "bagoaz" edo "bainurako ordua da" edo "Txertoa tokatzen zaizu" esatean, txakurrek badakite zer datorkien.

Hau jakinda, argi izan txakurrei ezin zaiela gezurrik esan!