Kondoia? Zertarako!
Estatu Batuetako familia ugari ezagunenak hogeigarren semea edo alaba espero du. Jim Bob-en eta Michelle Duggar-en ondorengo zaharrenak 23 urte ditu eta gazteenak bi besterik ez. Telebista kate batean euren eguneroko buruhausteak publiko egiten dituztenetik dira ezagun, eta haurdunaldia ere zuzen-zuzenean jarraituko dute milaka ikuslek. Sekula preserbatiborik erabili ez duela aitortu duen bikoteak apirilerako espero du umea.