Komikipedia.eus, euskarazko komikien datutegia

Euskal komikien datutegi berria izan nahi du Komikipediak. Euskaraz argitaratzen diren komikiak bildu eta ikusgai jartzeko plataforma berria.

Euskaraz komikien alorrean dagoen eskaintza guzti hori ezagutarazteko asmoa du Komikipediak. Hasiera batean azken hamarkadetan argitaratu diren komiki albumak zerrendatu nahi dituzte, eta album bakoitzak aukera emango digu autoreak, argitaletxeak, itzultzaileak... hobeto ezagutzeko. Etorkizunean, komikiaren inguruko Jardunaldi, Azoka, Lehiaketa, Dokumentazio Gune eta beste ekimen batzuei buruzko informazioa gehitzen joango dira.

 

 
Eta guzti hau komikizaleen arteko elkarlanari esker egin dezakete, Wiki honetarako eduki berriak sortuz eta dagoen informazioa osatuz edo akatsak zuzenduz.